2010/06/14

Botika eta gurasoak

Sarritan seme-alabarekin medikuarenera joaten garenean eta berak ez digu seme-alabarentzat ezer errezetatzen, ez gaude pozik ezta lasairik ere. Gehienetan medikuak arrazoia dauka, hala ere, esan behar dut noizbehinka erabaki hori guztiz desegokia izan dela, nire kasuan, zein den semearen prozesua ezagutzen dudalako. Horregatik, behin sukarra edo eztulka agertuta, medikuarenera joan ohi gara botikaren bila, noski. Noizbait kontsultara berriro itzuli behar izan dugu, laster joan naizelako eta oraindik semeak ez zeukan sukar edo eztul gehiegirik. Salbuespenak salbuespen, aitortu behar dut medikuaren jarrerarekin bat natorrela. Zenbat eta sendagai gutxiago hartu, orduan eta hobeto.

Ildo beretik, egun, Berrian irakurri dut Frantziako gobernuak hiru botika debekatu eta 21 kontraindikatu dizkiela haurrei. Hemen horietako batzuk oraindik jarraitzen erabiltzen dira. Frantziako gobernuaren ustez, eztula eteteko botikak, 2 urtez azpiko haurrekin, ez da normala erabiltzen, zeren eta onurak txikiagoak baitira kalteak baino. Hau da, eztularen aurkako botikekin eztula eteten bada, mukien jarioa metatzen da eta horren ondorioz, ez da ateratzen. Onena eztularekin kanporatzea da. Baina , gurasook ez daukagu maiz pazientziarik eta medikuari sendagai bat eskatzen diogu. Zioa? nire aburuz, zer edo zer egin dugula gure kontzientziari erakusteko.

Botikak erabilgarriak direla argi izan behar dugu, eta ez direla kendu behar, ahalik eta modu onenean baino ez ditugu erabili behar eta ez da erraza.



0 Iruzkinak: