2010/06/14

Botika eta gurasoak

Sarritan seme-alabarekin medikuarenera joaten garenean eta berak ez digu seme-alabarentzat ezer errezetatzen, ez gaude pozik ezta lasairik ere. Gehienetan medikuak arrazoia dauka, hala ere, esan behar dut noizbehinka erabaki hori guztiz desegokia izan dela, nire kasuan, zein den semearen prozesua ezagutzen dudalako. Horregatik, behin sukarra edo eztulka agertuta, medikuarenera joan ohi gara botikaren bila, noski. Noizbait kontsultara berriro itzuli behar izan dugu, laster joan naizelako eta oraindik semeak ez zeukan sukar edo eztul gehiegirik. Salbuespenak salbuespen, aitortu behar dut medikuaren jarrerarekin bat natorrela. Zenbat eta sendagai gutxiago hartu, orduan eta hobeto.

Ildo beretik, egun, Berrian irakurri dut Frantziako gobernuak hiru botika debekatu eta 21 kontraindikatu dizkiela haurrei. Hemen horietako batzuk oraindik jarraitzen erabiltzen dira. Frantziako gobernuaren ustez, eztula eteteko botikak, 2 urtez azpiko haurrekin, ez da normala erabiltzen, zeren eta onurak txikiagoak baitira kalteak baino. Hau da, eztularen aurkako botikekin eztula eteten bada, mukien jarioa metatzen da eta horren ondorioz, ez da ateratzen. Onena eztularekin kanporatzea da. Baina , gurasook ez daukagu maiz pazientziarik eta medikuari sendagai bat eskatzen diogu. Zioa? nire aburuz, zer edo zer egin dugula gure kontzientziari erakusteko.

Botikak erabilgarriak direla argi izan behar dugu, eta ez direla kendu behar, ahalik eta modu onenean baino ez ditugu erabili behar eta ez da erraza.



2010/06/13

Eta orain zer?

Asko kostata, ega titulua lortu dut. Urte gehiegi pasatu dira eta aitortu behar dut euskara ez dakidala. azterketa bat baino ez dut gainditu. Kasu honetan, gidabaimena bezalakoa da, hau da, gidabaimena lortutakoan, nire aburuz, ez dakigu gidatzen, horretarako hamaika ordu behar ditugu. Hona hemen izenburuaren zioa. Normalean jendeak esaten dit helburua lortu dudala eta horren ondorioz, atseden bat hartu behar dudala. Hala ere, ez nator bat ideia horrekin.

Behin hau lortuta, nahiz eta kontraesana eman, euskara ikasten hasi behar dut. Argi daukat ez dakidala hitz egiten, ezta idazten ere. Hamaika ordu eman behar ditut autoaren barruan. Gainera, edozein memento aprobetxatu behar dut.

Horrekin batera, gauza bat ezagun da ez dudala gainditu: Nirekiko konfiantza. Ez naiz ausartzen edozein pertsonarekin hitz egitera. Segur aski, pentsatuko duzu normala dela, batez ere, ezezagun batekin. Ez, ez da hori. Sarritan gertatzen zait lagun batzuekin. Ez dakit zergatik, baina horrela da.

2010/01/29

Aitarekin bidaian

Atzo Basauriko antzokira joan nintzen. Antzezlanaren izenburua Aitarekin bidaian zen. Benetan antzezlan hunkigarria. Aurrekoarekin alderatu, gustatu egin zait. Alde batetik, zerbait gehiago ulertu dudalako, beste aldetik, istorioa bestea baino interesgarria zelako. Hala eta guztiz ere, zenbait gauzarekin ez ziren nire gustukoak, esate baterako, agertokiaren diseinua. Minimalista zen, oso. Egia esan, hasieran gustatu egin zitzaidan, baina gero, behin antzezlan hasita, ikusi nuen minimalista gehiegi zela, hau da, aktoreak keinuka erakutsi nahi zuen zer egiten ari zen, hala nola, eskuak garbitzen ari zela edo janaria prestatzen edo sukaldeko armairuak bilatzen... Une horretan antzezlanak bere indarra galtzen zuela uste dut. Gaia gogorra zen eta arreta guztia lapurtzen zidan. Haatik, aipatutako eszenetan interes-gunea desbideratzen zen. Horren ondorioz, egoerak, nire ustez, indarra galtzen zuen.