Mostrando entradas con la etiqueta Aisialdia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Aisialdia. Mostrar todas las entradas

2007/02/01

Aisialdia edo Denbora Librea?

Lehenengo eta behin esan beharra dago Aisialdia eta Denbora Librea desberdinak direla, adituen arabera. Denbora Librea da lanetik at dagoen denbora, hau da, betebeharrik ez daukana. Esate baterako, nire lana amaitzean, denbora libre pilo bat daukat, baina aisialdia gutxi. Orduan, zeure buruari galdetuko diozu zer den Aisialdia. Nire ustez, bizipen subjektiboa da, eta horrez gain, disfrutatzeko erabiltzen da. Ideia nagusienetariko bat da atseden hartzea, baina pertsona aberasteko.

Behin edukiak azalduta, esango nuke Aisialdia eta kontsumoa gero eta gehiago elkarrekin doazela eta ondorioz, aisialdia - denbora estresante bilaka daitekeela. Nire aburuz, honako arrazoiak dira:

Noizbehinka, jendeak aisialdia erabiltzen du kirola egiteko, eta zergati horietako bat argaltzeko izan daiteke. Baina, aipatutako xedea eskuratzeko, beharrezkoa da bai ariketa fisiko egitea, bai dieta orekatua egitea. Baina, tamalez, ez ditugu gure jokabidea edo ohiturak aldatzen. Adibidez, gimnasiora joan ohi gara argaltzeko, baina gimnasiotik irten bezain laster laupabost garagardo edaten ditugu eta ahal bada, bi edo hiru pintxorekin. Geroago, zer egin dugun konturatzen gara eta presio agertzen da.

Gainera, kirola egiteko edo, are gehiago, bere zaletasuna erakusteko dirua beharrezkoa da. Hau da, pentsatzen dugu beharrezkoa dela eta horregatik materiala (arropa, botak, motxilak, markako berokiak, eta abar) erosten ditugu. Zenbat eta garestiagoa, orduan eta hobea izango delakoan gaude. Sineskeria hutsa da. Azkenean dendara maiz joan behar dugu edo azken "teknologia" ezagutu behar dugu, kasurako, mendizaleen arloari dagokionez, gore-tex marka oso ona da eta ospe handia dauka. Orduan, edozein arropa eta erosten saiatzen gara gore-texarekin. Denok dakigu dirua ez dela mugababea, eta arretaz joan behar dugula. Diru gutxi eta zaletasuna garestia ez daitezke elkarrekin joan. Berriro, presioa nabaria da.

Era berean, zahartzean gure itxurarekin ez gatoz bat eta saiatzen gara gure gaztetasun galdua mantentzen. Ezinezkoa da. Exenplu batzuk har ditzaket, horietako bat, Sara Montiel edo edozein sasi-famatu, nahiz eta kirola egin, adina ez dabil txantetxan. Berriz, presio ikus dezakegu.

Arazo hauen guztien aurrean, irtenbidea aurkitzea zaila dela aitortuta ere, argi daukat egoera hay aldatu behar dugula lehenbailehen. Aipatutako egoera hobetzeko beharrezkoa da presiorik gabeko kirola egiten ikastea. Zaletasunak eta atsegin kartzeak garrantzi handia daukate edo izan beharko lukete. Nire ustez, arlo honetan, zeregin eta erantzukizun handia dauzka gizabanakoak. Hain zuzen, gure esku dago irtenbidea.

2006/05/05

Boluntarioak

Lehenengo eta behin boluntarioen alde nagoela esango dut. Esanak esan, hamaika kasutan nik badakit lanpostuak kentzen dituztela baina geroxeago azalduko dut.

Euskal Herrian boluntario-programen tradizio handia dago. Hain zuzen, Bizkaian gai honen ardura hartu duen elkarte berezi bat dago: BOLUNTA. Gutxi gorabehera, boluntariadoaren esparruan baliabideen zentro gisara dabil. Pribatua da eta bere diru-iturri nagusia bbk-tik datorkio Bolunta-ri.

Baina zentzuk dira baldintzak boluntarioa izateko? Honakook dira: Lehenengoa, 18 urtetik gora edukitzea edo 16 urte badituzu, beharrezkoa da gurasoen baimena; denbora librea eta, noski, laguntzeko gogoa izatea; elkartearen araudiak errespetatzea, hau da, konfidentzialtasuna eta agindutakoa betetzea.

Horrez gain, boluntarioei kudeatzeko arazoak honakook dira: lehendabizi, itxaropenak. Nire iritziz, itxaropenak garatu behar dira. Denak, hasieran, errespetagarriak dira. Oro har, lanaren bilaketarekin lotuak daude. Baina, denboraren poderioz, beste bide batzuk hartu behar dituzte itxaropenek. Jakina, boluntarioekin lan egiten duten elkarteek aipatutako garapena lagundu behar dute.

Lanpostuak kentzea da beste arazo bat. Argi daukat haiek ez direla errudunak, elkarteak baizik. Nire eskarmentuaren arabera, murgildutako ekonomia delakoarekin zerikusirik eduki behar du. Hau da, boluntarioak kontratuarekin langileak baino merkeagoak dira eta ondorioz, elkarte batzuek langileak bezala boluntarioei erabiltzen diete. Niri aburuz, elkarteen arazoa da, hots, diseinua oker dago.

Behin hau esanda, elkarte bakoitzean boluntarioak kudeatzeko arduraduna sortzea beharrezkoa dela esango nuke. Nire ustez, elkarte bakoitzaren barruan aipatutako arduraduna beharrezkoa da, zeren eta boluntarioak giza aberastasuna baitira, hau da, oso baliabide garrantzitsuak dira eta zaintzeko modukoak dira. Beren funtzio nagusiak honakook dira: jendea hartzea, harrera, segimendua, ebaluaketa, besteak beste.

Amaitzeko, zeintzuk dira baldintza nagusiak indarrean dagoen legearen arabera? Gutxi gorabehera honakook dira: boluntarioek bere lanagatik ezin dute dirurik jaso. Eta gainera, boluntarioak ez dauka dirua galtzerik, hau da, elkarteak berak bidaiak edo bere ekintzak ordaindu behar ditu. Jakina, segurua izan behar du boluntarioak, eta oso gomendagarria da prestakuntza ematea.