Pasa den ostiralean Muguruzaren zentsurari buruzko hitzaldi batera joan ginen. Aurten, Durangoko Azokaren 40 urte ospatzeaz gain, azokako gaietako bat zentsura izan da.
Zentsura ez da gauza berria, antzinatik datorkigu. Esate baterako, 1558eko urriaren 7an Espainiako erresumako errege Felipe II.ak zentsura jarri zuen indarrean ofizialki. Argitaratzeko zen edozein liburu, testu eta Espainiako mugetatik barrura plazaratzeko zen edozein lan, aldez aurretik zentsuratzaileek aztertu behar zituzten, lege berriaren arabera.
Denboraren poderioz, zentsura heltzen joan da. Urrezko mendearekin konparatuta, gaurko zentsura aldatu egin da. Horrela, Muguruzaren hitzetan, hiru pieza nagusien bidez egiten du lan zentsuraren makinak:
1. Hedabideak.
2. Botereak instrumentalizatzen dituen zenbait talde.
3. Eskuin muturreko taldeak: giroa berotzen eta alarma soziala pizten aritzen dira.
Ikusten denez, gaurko zentsura prestatuagoa, sotilagoa eta maltzurragoa da.
Interneten munduan, gauza bera saiatzen ari dira hedabideak eta beren taldeak Argi daukagu munduan aldatzen doala.. Horren ondoan, fenomeno bereziak sortzen dira noizbehinka. Esate baterako, Blogen fenomenoa.
Estatistiken arabera, sei segundotik behin blog bat sortzen da munduan. Interneteko gune sinpleak dira blogak, egunkari gisa antolatuak, edonork argitaratu dezake blogik. Batzuek asteburuan egindakoa kontatzeko erabiltzen dute bloga. Beste batzuk, ordea, hedabide handiek kontatzen ez dutenaren ahots bihurtzen dira.
Mugarik Gabeko Erreportariak Taldeak “Blogarien eta Ziberdisidentearen Gida Praktikoa” argitaratu du, hau da, zentsura gainditzeko eta blogariei anonimotasuna babesten laguntzeko eskuliburua.
Gidaren koordinatzailea den Julen Painen arabera, herrialde askotan blogariak eta, oro har, ziberdisidenteak dira benetako kazetaritza lana egiten dutenak, hau da, hedabideek ematen ez duten informazioa zabaltzen dute.
Blogarientzako puntu beltzak munduan honakoak dira: lehena Txina (75 presorekin) da, Vietnam, Birmania, hau da, bere auzokoak. Argi daukat beti gauza txarrak lehenago ikasten direla edo txarra dena itsasten dela. Afrikan, hala nola, Tunisia dago. Gero Kuban oso jende gutxik dauka interneta, eta edukiak erabat zentsuratuak daude, eta kanpoko informazioa ezin da jaso. Urbekistanen eta Turkmenistanen ezin dira blogak aske sortu.
Aurrekoan esan dut milioika blog daudela, 17 milioi blog, sei blog sortzen dira segundoro. Bost hilean behin bikoiztu egiten da blog kopurua. Orduan, arazoak agertzen dira aukeratutako bloga aurkitzeko edo gai bat topatzeko. Blog horiek aurkitzekotan googleak blogserarch.google.com gailuak sortu ditu. Hala ere, ez da oso ona euskarazko blogak bilatzeko, Luistxo Fernandezen arabera, techonorati.com, icerocket.com edo feedster.com-ek ematen dituzte emaitza hobeak.

0 Iruzkinak:
Publicar un comentario