2006/06/18

Kale egin nuen

Bi urtez ikasten daramat eta azkenean ez dut lortu ahozkoa gainditzea. Urduritasunak irabazi du, huts egin dut, galdu egin dut. Egia esanda, pilo bat ikasi dut baina...

Hala eta guztiz ere, nire asmoarekin jarraituko dut, atsedenik hartu gabe!!

2006/06/16

Blogak bitakorak baino gehiago

Dirudienez, orain dela hamaika urte lehenengo webloga Tim Bernest Lee-k sortu zuen Suitzan. Beti gertatzen zenez, ez zen inor konturatu. Hala ere, azken urte honetan weblog edo bitakora modako hitz bilakatu da. Baina hau ez da bakarrik. Informazioa emateko era ere aldatu dute webblog-ek. Beharbada, kazetaritza tradizional bera kolokan jarri du. Edo agian ez da izango hainbesterako, batik daki!.

Baina, zer da weblog bat?

· Normalean bitakora bat egiteko, kapitainak itsasontziko gertakari eta gorabehera guztiak idazten zituen. Horretaz gain, kronologikoki idazten zuen. Mundu digitalera helduta, nahi duena kontatzeko internautak erabiltzen duen webgune bat da. Gainera, web orri bat argitaratzea oso erraza eta merkea da.

· Nire aburuz, egunkari bat elektronikoa da, eta edozertaz idazten den edozein artikulu kronologikoki ipintzen da. Horretaz aparte, ezaugarri pilo bat daukate blog-ek.

· Weblog Teketen-en agertutakoaren arabera (Gorka Julio Gaztezulo eta kontaizu aldizkaria kolaboratzailea da), web orrialde sinple bat da, hau da, berriak kronologikoki sarturik dituen webgune dinamikoa da. Normalean, egutegi baten moduan erabiltzen da, edo bestela, interesgarriak iruditzen zaizkigun berriak sartu edo sortzeko.

Laburbilduz, aurtarria.com-en arabera, pertsona batek (edo talde batek) kudeatzen duen albistegi baten antzekoa da bloga. Dietario pertsonala. Interneteko orri multzoa, berrienetik zaharrenera ordenatua, erantzunak jasotzen dituena, eta egileak nahi/ahal duenean eguneratzen duena.

Gorka Julioren iritziz, bere berezitasunak honakook izan daitezke:

· Blogean mezu bat argitaratzea oso erraza da, idazten badakizu blog bat editatzen jakingo duzu.

· Mezuak orden kronologikoan azaltzen dira, hau da, azkenak lehenak dira.

· Mezu guztiak ezin direnez, lehenengo orrian azaldu artxibategi batean gordetzen dira pasatako mezuak

· Mezuetan bisitariek iruzkinak uzteko aukera dute, blogarien eta bisitarien arteko elkarrekintza handituz

· Blogeko mezuak jario bitartez jasotzeko aukera dago.

Ikusten dugunez, weblog bat bitakora hutsa baino ez da. Berrikuntzatako bat honakoa da: gure mezua ehunka milioi lagunen eskura bidali dezakegu dohanik eta aise (klik batekin). Horrekin batera, RSS-a (Really Simple Syndication) doa, hau da, guneen edukiak banatzeko formatu berria da. RSS iturriak Irakurtzen eta aurkezten ditzuten programek agregadorea dute izena. Agregadorei esker (feeds-en irakurleei esker) edozein gunetatik laburpenak bilatu ditzakegu. Programa hauetako batzuk honakoak dira: Bloglines, feedster, Feedness, YourFeeds, eta abar.

Aurrerago esan dudanez, blog-ek gai guztiak jorratzen dituzte, egileen zaletasunaren arabera: badira bitakorak berriak ematen dituztenak, filosofikoak, politikoak, teknologikoak, literarioak, informatikoak direnak, besteak beste.

Blog-en aplikazioari dagokionez eta Kontaizu.net-ean Gorka Juliok esaten duenarekin jarraituz, honako sailkapena egin dezakegu:

· Blogak irakaskuntzan: Esate baterako, gazteen irakaskuntzan beren lanak entregatzeko edo motibatzeko tresna bezala erabili daitezke. Besteak beste, Axular ikastolaren webgunea: www.axular.net. Haiek bere bloga sortzeko posibilitatea ikasleei eskaintzen dieten atal bat daukate. Gero, Ordiziako Jakintzak, bere helbidearekin: http://euskaljakintza.blogsome.com/, beren ikasleei motibatzeko bloga erabiltzen du.

· Blogak komunikazio tresna bezala: sustatu, irratia.com, zabaldu.com, eta abar.

· Blogak egunkari pertsonal modura: pilo bat daukagu, horietako bat, Julen Gabiriarena (http://www.eibar.org/blogak/gabiria). Tamalez, gutxi gorabehera martxoan bere bloga amaitu egin zen, zeren eta beste proiektu batzuk jardun nahi zituen.

· Blogak enpresetan: “Baster Alde” jatetxea eta bere helbidea da: http://www.goiena.net/blogak/baster-alde (blog honekin bere zerbitzuak, informazioak, menuak eta abar ikus daitezke).

· Eta abar

Ikusten dugunez, Euskal Herrian ere hasi dira blogak sortzen. Hona hemen garrantzitsuenetariko batzuk:

www.goiena.net/blogak www.eibar.org/blogak www.erabili.com

Amaitzeko, 2005eko abenduan gutxi gorabehera, eitb24.com-a hasi da RSS kanalekin. Maiatzan Berria.info eta ekainean Gara rss kanalekin hasi da.

Eta podcast-ari buruz… gauza bera gertatzen da, baina hau beste istorio bat da, agian hurrengoa.