2006/01/20

Zahartzaroa

Aurreraturako gizartean gero eta erretiratu gehiago dago, batez ere, bizitza itxaropenagatik.
Zahartzarora heltzean, arazo batzuk sortzen zaizkigu. Normalean, txikitatik ikasten dugu nola egin behar dugun edo zein aukerak egin behar ditugun gure lana hobetzeko. Beste hitz batzuetan, lan egiten dugunean, astero antolatutako 40 ordu dauzkagu eta erretiratu bihurtzen garenean, antolaturik gabeko 168 ordurekin topatzen gara. Horregatik, aisialdia erabiltzen ikasi behar dugula esaten duen ideiarekin nator bat.
Ikusten dugunez, zahartzarora ailegatzean, bizimodua aldatzen da. Beraz, txikitatik gure zaletasunak garatu eta ikasi behar ditugu. Hay egin ezean, arazo larriak sortu ahal zaizkigu, batik bat, aurrez hartutako erretiratzeekin.
Zahartzaroari buruzko beste gauza bat esatea gustatuko litzaidake, letren arloan edo ikertzaileen artean, adin horrekin oraindik gauza pilo bat irakatsi dezakete aditu horiek, kasurako, unibertsitateko irakasleek eduki pilo bat irakatsi dezakete (artikuluak idazten, hitzaldiak ematen, eta abar).
Behin zahartzarora helduta, bizitzeko posibilitate mordo bat daukagu, hau da, bikotekidearekin bizi, alarguna izan... Badaude egitasmo edo programa batzuk egoera hauei erantzuten dietenak. Esate baterako:
  • Laguntza programak: telefono gorria, edo gizarte langileak noizbehinka joaten dira zaharraren etxera jarraipen bat egitera...
  • Elkarrekin bizitzeko programak: Adibidez, ikasle batekin. Abantailak asko dira. Ikaslearentzat, merkeago da eta zahartzarora heldutako pertsonarentzat, behintzat, badago norbait laguntzen duena.
  • Egoitzak: Nire ustez, antolatuta egon behar dute egoera desberdinei arantzuteko, zahartzaroan fase diferenteak baitaude.
  • Seme-alabekin bizitzea: Espainiako gobernua zahar batekin bizi den senideari diru laguntza ematekotan dabil.
Amaitzeko, tokirik egokiena zahartzaroan bizitzeko, nire ustez, etaparen arabera doa, batez ere, gaixotasuna agertzen bada. Nire aburuz, kasu honetan (larriak diren gaixotasunetan) espezializatuta dauden tokietan bizi behar dira. Beste egoera batzuetan erabili genezake lehenago aipatutako edozein programa.

2006/01/19

Bideojoko, joko ote da?

Aste honetan egunkarietan bideojokoei buruzko berri batzuk irakurri ditut. Hasteko, Amnisty International-etik datorkigu bat. Aipatutako berriak dio Espainiako gobernuak ez daukala bideojokoen erregulazioan inplikaziorik. Bigarrena, aDeSe-ko idazkari nagusia den Carlos Iglesiasen bidezko erantzuna honakoa da: Bideojokoa zinema bezalakoa da, hau da, ikus-entzunezko osagai bat da, eta bideojokoetan ezartzen den edozein legegintzak zinemarena erabili behar du. Gero eta jokoen film gehiago egiten dira eta alderantziz. Zinemarena arriskutsutzat ez da hartzen eta bideojokoak orduan, zergatik bai?
Honetaz aparte, esate baterako, Eguberritan, Olentzerorentzat oso zaila da umeen adinaren araberako bideojokoak hautatzea. Horregatik, erosketa egokia egiten laguntzeko, bideojokoen fabrikanteek PEGI (Pan European Games Information) izeneko europar sailkapena sortu dute. Hau da, gutxi gorabehera, filmen sailkapena bezalakoa da, baina askoz ere zorrotzagoa da. Adibidez, ikono-kodeen bidez erabiltzen den PEGI sailkapenak agerian uzten du zein den edukia edo, kasurako, bideojokoaren edukian zigarroak agertuko balira drogen ikonoa ikusi genezake.
PEGI ikono-kodeei buruzko beste exenplu batzuk idazlan honekin batera doazkizu:













Behin hau esanda, norbaitek esaten du bideojokoak ezin direla jostailuen zakuan sartu. Arazoa datorkigu “joko” definizioarekin ados ez baikaude. Hala ere, beste norbaitzuentzat bideojokoek askotan balio pedagogiko handia daukate, hots, kontzeptu abstraktu, geometriko edo matematikoak asimilatzen laguntzen dutelako. Jakin-min intelektual, musikal edo estetikoa garatzeko balio dute. Esate baterako, ikerketa batzuen arabera, batik bat, 2005eko azaroaren 5etik abenduaren 8ra aDeSe-k egindako txostena, bideojokoek soziabilitatea eta hautatzeko trebetasuna garatzen dituzte. Gainerakoan, aipatutako txostenak esaten du filmetan askoz ere errazagoa dela indarkeria ikustea.
Amaitzeko, argi daukat bideojokoen erabileraren ardura beti gurasoei dagokiela. Gutxienez, bideojoko bat erostekotan gurasook jakin behar dugu zein den bere edukia, zer adin-tarterako gomendagarria den eta abar. Hor dago koska! Denok horrela egingo ahal dugu! Posted by Picasa